Ez. Ez nago konforme gaur egun soziala izateko hartu dugun modu horrekin. Ez nago konforme zenbaitek azaleratzen duten harrotasun horrekin. Ez nago konforme kalean dagoen faltsukeri nazkagarri horrekin. Ez nago konforme utopia batean murgilduta egotekin, utopia esaten dut errealitatean murgiltzeko norbanako aske izatea ezinbesteko delako eta gaur egungo akatsik handiena norbanako mugatua izatea da. Ez nago konforme baloreen galerarekin. Ez nago konforme homofobiarekin. Ez nago konforme jende asko dagoelako eta pertsona gutxi. Ez nago konfome emakumeoi zehazten zaigun rolarekin ezta ere beraien nortasuna ukatzen duten horiekin. Ez nago konforme leku publikoetan bi neska muxukatzean inguruko begi guztiak beraien gainean izatearekin. Ez.


Comentarios

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece