Bideak eta denborak bat egin duten unean, balea eri baten moduan ohituraren putzuan, pausu larriz nabil, nahiz ez dudan inor atzetik, nahiz inor ez dudan zain.

Aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada, pausu adina itzal atzean eta aurrean zelai eder bat, zelai eten bat.

Eta bueltarik ez eta aurrera ez dut nahi, nahi dudana ez dut behar, eta behar omen dudana ez dut nahi.
Haize zakarrak nola maitatzen duen dana, dena desio arren, neuretzat ez dut ezer nahi.

Eta ez diot inori ezer eskatzen, ez dudalako eman nahi.
Pausu larriz nabil, nahiz inor, ezer ez dudan zain, edo bai.



Comentarios

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece