Geure bizitzan badira benetan baliotsuak diren zenbait gauza, geure nortasuna adibidez. Gizaki bezala, banako bezala bakarrak gara, bakoitzak geure ideiak ditugu, pentsamendu ezberdinez osatzen dugu mundu hau, jokatzeko modu ezberdin bat dugu, erokeri puntu bat dugu geure “normalitate” horren barruan, sentitzeko modu ezberdinak ditugu baita zenbait egoeren aurrean erantzuteko joera ezberdinak ere… Bakarrak gara. Bestalde, barruko indarra aipatu behar dut, hau gabe ez baikara gai bizitzan aurrera egiteko. Horregatik, sinesmena ezinbestekoa bilakatzen da, gugan sinestea hain zuzen ere, gugan sinestu behar dugu, geure autoestima handituz, horrela, gizaki bezala hobetuz eta zenbait ekintza burutzeko geure gaitasunetan konfiatuz. Berriro ere esango dut gizartea pertsona askok osatzen dugu, baina banako bezala bakanak gara, gu geu, eta ezin dugu desberdintasun hori epaitu eta aurrera egin, errespetua landu behar dugu, gizaki bezala hobetu, laguntza behar dutenei lagundu geuk laguntza behar dugunean ere laguntza jaso dezagun eta batez ere gugan sinetsi behar dugu, gaitasunengan, nortasunarengan, itxurarengan, geure pertsonarengan.


Comentarios

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece