haurrak, gazteak, helduak, edadetuak... PERTSONAK

Pertsona heldu bati irribarre bat ateratzen diodanean edo eskerrak ematen dizkidanean zerbaitetan lagundu diodalako, zoriontsu sentitzen naiz. Aitona heldu bat bizikletan ikusten dudanean, edo amonatxo bat zahar egoitzaren aurrean eserita jendeari begira eta irribarrez, pozik sentitzen naiz.

Badakit, ez ditut ezagutzen, baina ala ere, ongi sentitzen naiz, jendeak ez nau ulertzen. Baina sentimenduak dira, eta pertsona bakoitzak sentimendu ezberdinak sentitzen ditu momentu berean. Nik horrelako egoera bat ikusten dudanean ezin dut irribarrea ezkutatu. Izan ere beraien bizitzaren zatirik handiena igaro dute jada, baina hala ere zoriontsu dira, hala ere bizikletan ibiltzen saiatzen dira edo jendeari beraien ordezko hortzekin irribarre bat erakusten.

Umeek ere zoriontasunaren zati handi bat ematen didate, beraien inozentzia, beraien zoriontasuna… Jolastu besterik ez dute egiten, bueno, negar ere egiten dute, jostailu bat erostea nahi dutenean, edota platerean duten janaria jan nahi ez dutenean... Ez dira jabetzen beraien ingurunean gertatzen ari denaz, ez krisiaz, ez ingurumeneko arazoez, ez dute buruhausterik, ez dute inongo kezkarik. Zoriontsu dira jolas eginez, egunero munduaren zati txiki berri bat deskubrituz, egunero zerbait berria ikasiz.

Bizitza honetan, ez gara ohartzen gauza txikien garrantziaz. Ez gara jabetzen inguruan ditugun eta zoriontsu egiten gaituzten gauza txiki horietaz. Berekoi hutsak gara, zoriontasuna lortzeko gero eta gehiago eskatzen dugu. Zerbait nahi izaten dugu, eta lortzen dugunean beste zerbait, eta horrela igarotzen da bizitza, aseko ez bagina bezala. Galtzen dugunean, orduan jabetzen gara zerbaitek zuen garrantziaz.



Comentarios

  1. guztiz ados nago azken parrafoan idazten dezunarekin...egoista batzuk gara, eta hori gutxi ez eta materialistak.

    mundu hontan mila gauz daude zoriontsu egiten dizkigutenak, baina ez ditugu baloratzen..ume baten poza, aiton-amon baten irria, famili zoriontsu bat, lanen egun on bat izan dugulako, ala azterketa bat ondo atera zaigulako...

    baina hori ez da nahikoa...beti gaude haserre, umore txarrez, ta tristea da benetan...gero ikusten dezu udan nola etortzen dian ume errumiarrak uda pasatzera emengo familiekin, ezer ez dutela etortzen dira...ta ze zoriontsuak diren??? ume horien pozak, edozein bultzatu beharko luke erreflexiora...

    NO ES MAS FELIZ QUIEN MAS TIENE, SI NO QUIEN MENOS NECESITA!!!!

    ResponderEliminar
  2. arrazoia zuk dezu, zu zara idatzi dozuna jajajajjaa

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. uste det zure jarraitzailea naizela orain jajajaja

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece