ez zait gustatzen...
zerbait galdetzen dizut, nire hizkuntzan eta zuk joan eta zera erantzuten didazu: "en cristiano por favor.." ni cristiano ni ronaldo! nik euskeraz hitz egiten badizut euskeraz perfektamente hitz egiten duzula dakidalako da. Euskal Herrian jaio zara, euskaraz bizi izan zara eta hori esaten didazun bakoitzean belarri batetik sartu eta bestetik ateratzen zait. Zuk euskeraz badakizu, nik gazteleraz badakit, ba zuk ez iezaidazu niri gazteleraz hitz egitera behartu, zuri ez bazaizu gustatzen besteek euskaraz hitz eginaraztea. Erantzuidazu gazteleraz berdin zait. Nik gazteleraz hitz egiteko ez dut inongo arazorik, (absolutamente para nada... ajjaja) eta euskaraz adierazteko arazoak dituztenekin, ulertzen ez dutenekin edo desoroso sentitzen direnekin, erderaz hitz egiten dut.
Baina euskera bultzatzen saiatzen naiz, nahiz eta nik bakarrik badakidan ezin dudala euskararen egoera obetu. Guztiok geure partetik jarri behar dugu, detalle txikietan, euskara zabaldu, euskara aberastu... baino en cristiano por favor esanez ez goaz inora...! Eta bueno pertsona bakarra izango balitz bezala ari naiz idazten baina jende askok egiten du hori, eta kasu askotan ulertzekoa da, baino beste batzuetan berriz... begira, badaude hainbat pertsona euskaraz nirekin bakarrik egiten dutenak, mundu guztiarekin erderaz eta nirekin ez zaie erderaz hitz bat bera ere ateratzen, euskeraz hitz egiten didate beti. Ohiturak dira, hizkuntza menderatzen baduzu, ohitzean dago gakoa. Beraz nik zuri euskeraz hitz egiten jarraituko dizut!
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.
Bultza dezagun galtzear dagoen hizkuntzarik zaharrenetariko hau.
garai batean kalean ezin zen euskaraz hitz egin, debekatuta zegoen eta mundu guztiak euskaraz hitz egin nahi zuen, gaur egun berriz, askatasun osoa dugu gure hizkuntzaz hitz egiteko, eta jende askok gazteleraz hitz egiten du, eskoletan irakasleek behin eta berriro "euskeraz euskeraz" errepikatu behar... tamalgarria da dugun aukera ez aprobetxatzea...!
unibertso 1, 5 kontinente, 204 herrialde, 73.400 uharte, 5 ozeano... eta euskaldun izateko zortea izan nuen!

Comentarios
Publicar un comentario