Bilatzen dugun gauza berri oro, behin izan genuen beste zerbaiten isla-da
Azkenean azaldu dira, ekidin ezinak; aspaldian saiestutako hitzak: zu, ni, etorkizuna... Momentuarekin nahikoa izan da. Orain, ordea, badatoz galderak, berriro, maitia... Utzi ditzagun alde batera, erantzunak entzuteko prest ez bagaude. Galdera guztien atzean erantzun berbera, bakarrik geratze horri beldurra. Galderak ez dakar beti baietza eta erantzunak beti berandu heltzen dira, tapatu ezin dena atereaz: oinazea
Comentarios
Publicar un comentario