Egun batzuk hausnartuz igaro ondoren ohartzen naiz egunak joan eta etorri egiten direla eta egunen moduan pertsonak ere joan eta etorri egiten dira. Berri zein gertaera anitzak izan ohi ditugu egunerokotasun horretan onak zein txarrak. Askotan ez gara ohartzen gertaera batek duen larritasun mailaz hurbiltasunean bizitzen dugun arte.
Beti entzun izan ohi dugu zenbait pertsonek etxerik ez dutela eta kalean bizi direla, zenbaitek ez dutela plater berorik jateko, jendea gosez hiltzen dela, istripuz ere gertatu izan dira horrelakoak, baina larritasun maila benetan gertutasunean gertatzen denean ikusten dugu, aurre ikusketa barik.
Egunerokotasun horretan gauza txikiengatik haserretzen gara, ekintza txikiak handi bilakatzen ditugu, liskarrei eta gaizki ulertuei garrantzia ematen diegu eta zenbaitetan ez dugu behar den moduan baloratzen ondoan daukagun pertsona, gertaera larri bat gertatzen den arte, baina orduan berandu izan ohi da, damutu eta damu hori zorion bilakatzeko.
Denok gara gizakiak eta denok egiten ditugu akatsak, mundura ez gara etorri perfektuak izateko ezta gutxiago ere. Pertsona garen horretan denok geure zirkulua daukagu, geure jendearena, geure inguru giroa, eroso eta gustora sentitzen garen hori. Ezin dezakegu gertaera txar hori gertatu arte inguruan daukagun guzti hori deuseztatzen utzi, garrantzirik ez eman eta gutxiago berekoiak izan.
Sentimenduak azaldu, maitatu, errespetatu eta laguntza ematea ezinbesteko bilakatzen dira etorkizun ilunean ez damutzeko eta geure zirkulua oroitzapen zoriontsuez gogoratzeko. Bizitza bakarra dago eta zenbaitetan gutxien merezi dutenei izugarrizko kolpe gogorra ematen die. Ohartu naiz bai egun batean hemen gaudela eta hurrengoan ez, eta honek nire barneak gogoz mugitu dizkit.
Kezkak anitzak izan ohi ditugu, zenbaitetan txorakeri ustel batzuengatik eta ez gara konturatzen askotan geure ondokoa gu baino okerrago dagoela, eta horren ondorioz ez dugu ezer egiten, ez dugu behatzik mugitzen, ezta laguntzarik ematen ere. Eta honek zertarako balio digu? Ondoren damutzeko, besterik ez. Gehiago nahi izaten dugu, zenbaitetan ohartu gabe geure inguru giroarekin nahikoa dugula, badaudela zenbait pertsona guregatik dena emateko prest daudenak, maite gaituztenak eta ondoren guri laguntza emateagatik damu izango ez direnak, eta guk? Zer egiten dugu besteengatik? Baloratzen al ditugu pertsona horiek? Benetan ematen al dugu eman beharreko guztia?
Bizitza honetan inurri txikiak besterik ez gara, eta desagertu egin gaitezke, agertu garen modu berberean. Horregatik bizi behar dugu eta benetan guretzako balio duten pertsona horiek gertutasunean mantendu eta baloratu, etorkizun batean ez baitira gurekin egongo, gu beraiekin egongo ez garen moduan. Ez dezagun utzi gertaera txar baten larritasunaz ohartzen garenean geure buruaz damu izaten.

Comentarios
Publicar un comentario