Egun batzuk hausnartuz igaro ondoren ohartzen naiz egunak joan eta etorri egiten direla eta egunen moduan pertsonak ere joan eta etorri egiten dira. Berri zein gertaera anitzak izan ohi ditugu egunerokotasun horretan onak zein txarrak. Askotan ez gara ohartzen gertaera batek duen larritasun mailaz hurbiltasunean bizitzen dugun arte. Beti entzun izan ohi dugu zenbait pertsonek etxerik ez dutela eta kalean bizi direla, zenbaitek ez dutela plater berorik jateko, jendea gosez hiltzen dela, istripuz ere gertatu izan dira horrelakoak, baina larritasun maila benetan gertutasunean gertatzen denean ikusten dugu, aurre ikusketa barik. Egunerokotasun horretan gauza txikiengatik haserretzen gara, ekintza txikiak handi bilakatzen ditugu, liskarrei eta gaizki ulertuei garrantzia ematen diegu eta zenbaitetan ez dugu behar den moduan baloratzen ondoan daukagun pertsona, gertaera larri bat gertatzen den arte, baina orduan berandu izan ohi da, damutu eta damu hori zorion bilakatzeko. Denok gara giz...
Entradas
Mostrando entradas de mayo, 2015