bidean

ba al daki inork bereizten zerua ta infernua
nor dagoen sufritzen eta nork daukan errua

ta ba al dakizu zuk bereizten malkoen arrazoia
sentimentuen zergaitia, bakoitzaren egia

ta ba al dakizu zuk bereizten hitz bakoitzaren zentzua
inoiz galtzen ez dutenen aurpegi faltsua

ba la daki inork bereizten nahi dugunaren pisua
dena dutenen amorrua, esku hutsen mezua



gauzak aldatzeko beharra
serrailak bidean
begiak ireki behar dira
kolpé ta kolpe artean, bidean
gauzak aldatzeko gogoa
mina zaurietan
begiak ireki behar dira
horma zaharren aurrean

itsu eta isilik egotea errezagoa da
haien gurpilean sartzea hain erosoa da
eta zailena
amets ez egitea
gu geu izanda
aurrera eginez
gure bidean

Comentarios

  1. Zorte on zure bizitzako une hontan,
    non ziur naiz,
    aipatzen dituzun aldaketak,
    zure onurarako izango direla, zorte on zuen bidean,
    ez begiratu atzera eta izan zoriontsu,
    ametsik egin gabe,
    egunean egunekoak biziaz,
    zure ingurukoen berotasunean babestuz,
    inoiz galdu behar ez zenuen poztazun
    eta alaitasuna zure parte izatera itzuliko dira,
    ziur naiz lortuko dezula.

    Bide zaila izango da,
    baina ez ezinezkoa,
    eta zuk beti esan dezun moduan,
    zerbait dezunen buruan beti lortzen dezu,
    eta hau ez da gutxio,
    lortuko dezu.

    ZUK AHAL DEZU!!!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece