egutegiak

hatzamarrak nekatu egiten zitzaizkion egunak kontatzen hasten zen bakoitzean...

egutegiek zertan egiten ote digute mesede?
horren garrantzitsua da bizi dugun egunak zenbakia eta izena izatea?
zergatik dira batzuk besteak baino egunago?

beharrezkoa delako noski, beharrezkoa baita egun zehatzen esperoan egotea, bizitza osoa egun zehatzen esperoan ematea... eskolan hasteko lehen eguna, lehen muxurako eguna, maitasuna egiteko lehen eguna, 18 urte betetzeko eguna, lana aurkitzekoa, etxea erostekoa, ezkontzekoa, familia osatzekoa, jubilatzekoa eta hiltzekoa.

eta zergatik ez datoz egutegietara bizitzea erreza zireneko egun haiek?
zergatik ez dakartzagu efemedietara jolas egitea?
beste derrigorrik ez genuen sasoietako egun haiek...

hatzamarrak nekatu egiten zitzaizkion egunak kontatzen asten zen bakoitzean, urteak pilatzen zitzaizkion azazkaletan, eta horixe bilatu zuen urte guztiotan, egunak, urteak, besterik ez...

goizeko bederatziak hamar gutxi izango ziren bostgarren hilabetea zuten hiri hartan, azken pisuko etxea, 127 metro karratu, terraza, ganbara eta garajea, herritik etorritako bikote gazteegiarentzako babeslekua, logela izango zenaren horma bukatzen ari zelarik, itzal bat somatu zuen, goitik behera...

eta orain 3 urteren ostean, etxe hutsera ohitu gabe, txiki sentitzen naiz zenbaitetan, bajardadearen mamuak iresten nau, ohe bakartian oheratzen naiz, eta zalantzek astintzen naute. Hau da benetan nahi dudana? merezei dudana? egokiena niretzat? zer nahi dut? zoriontsu naiz? zergatik egoera hau? horrenbeste aldatu al naiz? posible al da benetan bi pertsona aldi berean horrenbeste maitatzea? nola maita dezaket horrenbeste kontaktu fisikorik gabe? zergatik ordea ezin pauso handirik eman? ni naiz guztia konplikatuegi egiten duena? itsututa al nago? zergatik ezin zirt edo zart egin? zer egin dezaket? konzienzia lasai al dut? zergatik inork ez du ulertzen gure arteko? badakit erokeria dela baina jo gustora bagaude elkarrekin ez da ezer txarra ezta? elkarren beharra badugu zergatik jendeari kaso egin?


gudu zelai, gudu zelai bihurtzen denean norbera, irabaztea zer da eta zer galera, nik ez dut nahi emendik onik atera, baizik eta bizirik sentitzea bera

Comentarios

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece