zergatiek garrantzirik ez duten lekuetara...
Zergatik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes hitz goxoek?
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak?
Inoiz ikusi ditut ihesean irudi biluztuak jolasean,
Sinetsi esan nizun hitz bakoitza benetan zela. Zergatik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes...
Denbora azkar pasa da, ta ziur, biok aldatu gara,
Non sartu zara?
Ezin zaitut utzi gauean galtzeko, agur esateko.
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean...

sekula itxiko ez diren lehioetatik ihes egin dezagun...
defendatzen ginen...
borrokatuz...
eta zu? non zaude zu? eta zu?
beldurrik gabeko irrifarre haiek non ditugu?
sinetsiz noizbaiten dena aldatuko dela, burdinezko dorrea eroriko dela...
oroitzen zara?
garen guztia berriz proban jarrita...
nitaz askotan oroitzen al zara?
amaiera jarri behar diguzu?
ez dut galduko
....ITXAROPENA...
Comentarios
Publicar un comentario