Las guerras seguirán existiendo mientras que el color de la piel sea más importante que el color de los ojos

Itxaropena da azkena galtzen dena, esaten dute. Baina nola eduki itxaropena zenbaitek itxaropen hori zanpatzen dutenean? Askotan geure barne indarra usteldu egiten da, aurrera biderik ez dagoela ikusiz, etsi egiten dugu balio duguna ahaztuz, geure barnean amorrua sentitzen dugu eta malkoak dira honen islada. "Egun txarra da" geure pentsamenduetan murgiltzen dena eta sentipena erabat urraturik dugu. Ni, horrela nagoenean, pertsonalki, neure pentsamenduetan murgiltzen naiz galderak eginez, aztertuz...

Zergatik galdu behar dugu itxaropena munduan janik ez dutenek galtzen ez dutenean? Zergatik barne indarra galdu munduan beste hainbat eta hainbat arrazoi ditugunean barre egiteko? Baloreak, etortzen zaizkit burua, hain pertsonalak... Ez gara ohartzen dirua ez dela dena, zoriontsu ez garela izan behar geroz eta gauza geihago lortzen ditugunean, ez duela merezi gaizki pasatzea arrazoia xumea bada, ez garela ohartzen munduan milaka ta milaka pertsonek ez dutela jaten eta gosez hiltzen direla, ez garela ohartzen milaka ume malaria/sida edo horrelako gaixotasunekin hil egiten direla... hori da, hori, sufrimendua. Ez du beste hitzik. Eta egoera hortan aurkitzen diren pertsonak negar egiten al dute? Ez. Irribarre egiten dute makil batekin jolasten ari direlako, irribarre egiten dute euren artean maite direlako, zoriontsuak dira, naiz eta egoera penagarrian aurkitu. Banana bat aurkitu ezkero, milaka zati egin eta banatu egingo dute. Errespetua, maitasuna, laguntasuna, konpromezua besteekiko, elkartasuna... dira beraien baloreak. Eta gero gu pertsonak garela esaten dugu, gizakiak esango nuke nik. Pertsona izateko benetan sufritzen ari direnataz ikasi beharko genuke, pausoz pauso aurrera eginez, lehen pausoa itxaropena ez galtzea delarik.


Comentarios

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece