kanporakoien gizartea



Nola definituko zinateke, kanporakoi edo barnerakoi? Konplexuak gara, eta ezin da esan txuria ala beltza, grisa edo urdina garen, eta etiketek mugatzen gaituzte sarritan. Hala ere badugu behin eta berriz errepikatzen dugun joera bat gure egunerokotasunean, gure izaera definitzen duena. Molde psikologikoetan gehiegi murgildu gabe, batzuk izatez, kanporanzko joera gehiago dute, jende zaleago dira, taldea atsegin dute, kontaktu ugari egiten dituzte; beste batzuk barnekoiago, bakarzaleago, eta etxezaleago joera dute, eta kontaktu gutxi eta intimoagoak egiten dituzte.

Hortik abiatuta, aurrekoan irakurri nuen artikulu batean Estatu Batuetako popilazioaren %75a kanporakoi kontsideratzen dela, eta gizarte okzidentalean orohar kanporakoi izatearen tendentzia hori nabarmen bultzatzen dela. Badirudi, modu azkar batean esanda, ongien funtzionatzen duen eredua tipo "guay" edo "cool"-arena dela, hau da, besteekin erraz eramaten dena, lagun asko dituena, umore onekoa, hiztuna, positiboa.

Gauza naturala da gizakiok, izaki sozialak garen neurrian kontaktuaren beharra izatea, maitatu eta maitatuak izateko, zoriontsuak izateko, eta harremanak bilatzea eta garatzea, besteekin biltzea, lagunak egitea. Hala ere, gizarte batean modelo definitu bat gehiegi bultzatzeak badirudi zerbaita ezkutatu nahia edo beharra ere agertzen duela.

Grafikoki esanda kanpotik etxea zenbat eta txukunago, ikusgarriago, dizdiratzuago, trapua pasa eta pasa askoz hobe, gero barruan inork bizi behar ez badu ere.


Osasungarria dela diote eta neuri ere hala iruditzen zait, noizean behin, gehiago edo gutxiago, norberak dituen ohitura eta joerak aldatzea, burua pixkat freskatzeko, osasun mentala edo emozionala orekatzeko. Barnerakoi eta bakarzaleenei nohizean behin, kalea etxeko leihotik ikustea utzi eta aurreko tabernara jaistea ongi etorriko zaie, sozialenei edo kanporakoienei mobila deskonektatu eta egun bat inorekin hitz egin gabe mendian pasiera eginez ibiltzea, ongi etorriko zaien moduan. Lanean eta ikasketetan, taldean ideiak elkarbanatu eta harremanak sustatzea bezain egokia ez al da bakardadean gauzak, pentsatu eta bilatzea? Metodo eta eredu zurrunek sor desaketen kalteaz ohar gaitezen




uztarria


Comentarios

Entradas populares de este blog

pequeños placeres de la vida

dicen que de los errores se aprende

no es tan fácil como parece