Nola definituko zinateke, kanporakoi edo barnerakoi? Konplexuak gara, eta ezin da esan txuria ala beltza, grisa edo urdina garen, eta etiketek mugatzen gaituzte sarritan. Hala ere badugu behin eta berriz errepikatzen dugun joera bat gure egunerokotasunean, gure izaera definitzen duena. Molde psikologikoetan gehiegi murgildu gabe, batzuk izatez, kanporanzko joera gehiago dute, jende zaleago dira, taldea atsegin dute, kontaktu ugari egiten dituzte; beste batzuk barnekoiago, bakarzaleago, eta etxezaleago joera dute, eta kontaktu gutxi eta intimoagoak egiten dituzte. Hortik abiatuta, aurrekoan irakurri nuen artikulu batean Estatu Batuetako popilazioaren %75a kanporakoi kontsideratzen dela, eta gizarte okzidentalean orohar kanporakoi izatearen tendentzia hori nabarmen bultzatzen dela. Badirudi, modu azkar batean esanda, ongien funtzionatzen duen eredua tipo "guay" edo "cool"-arena dela, hau da, besteekin erraz eramaten dena, lagun asko dituena, umore onekoa, hiztuna, pos...