Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2018

Oreinak

Imagen
Behin izan zinenaren eta izango zarenaren artean, begira duzun testigu bakarra zeu zara... Isilean galdu dituzun gerra guzti horiek denak, eta zugan oraindik ikusi nahi ez duzun hori dena... Ihes egiten diozun eta jarraitzen zaituen horren artean bizi zara... Bide ertzeko seinaleetan bizi diren orein horien antzera, beraien bizitzatik, behingoz salto egitera ausartzen ez direla... Eta denborarekin, oraindik ez hura, bihurtu zen honezkero, ez hartutako erabaki, gabeko erabakiz... Isilean desagertzen diren espezie horien antzera itzaltzen ari zara... Bera korrika eta zu berriz oinez... Minik egiten ez duten zauri horiek marraztu dizkizuten parentesien artean bizi zara... Mapa zahar bat zara... Eta zure basoetan barna, oreinak ihes batetik bestera, kotxeko argien artean, eta zuk zeure burua behin... Nola harrapatu zenuen... Oinaze hura ospatzen... Orgasmoei darraien... Tristura pizti horren... Zati bat baino ez bada ere... Egun hartan zerbait, ulertu zenue...