Da.
Zuk esango al didazu nik zer esan nahi dudan Zuk esango al didazu zer nahi dudan, nor maite dudan Zer den behar dudana, zein diren nire ametsak, beldurrak, ikarak, pozak eta gezurrak, eta agian Zuk jakingo al duzu niretzat zer den ona Erabakiko al duzu nola jantzi eta zer edan Eskatu ez dudana eskeintzen didazu baina Behar ez dudan zerbait da, arnasa kendu didana Ta askatu egin naiz, ozen nahi dut esan, bizirik atera naiz Ta estualdiak lausotu egin dira goizeko lanbroa bezela Ta arnas sakon batek, zabaldu ditu ate, lehio eta kutxak Ta berriro ere, ur gazitan epel...