Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2016

Zenbat begi, zein begirada gutxi.

Imagen
Zeru izartsuaren azpian, non dago bakoitza? Zeintzuk esnatuko dira? Zeinek igaroko du gaua esna? Irauten badakigu, bizitzea ahazten zaigu. Ikasgai konplikatuegia, azterketak momentu oro eta ondoeza ezin kendu. Mugimenduan geldi ala geldian mugituz zaude? Zenbat begi, zein begirada gutxi. Etorri eta joango garen, non-a ezagutzerik baden, zertarako-a erabaki. Zergatietarako ez dut astirik, baina badut nola-ra ausartzeko motiborik. Ametsen geruza zeharkatu, bihotzari entzun, buruarekin lagundu. Menpekotasunak gainditzean zoriona badela ikusiko duzu.